XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xehetasun guziak orduan ezin emanez, egungo utzi gintuen zenbeit emaiteko.

Eta huna non heldu zarokun Parisetik berri bat oro baino handiagoa.

Ba, egiazki Jainkoa dabila!.

Ferry, zenatorren president berria, hil izan da bet-betan, iragan ortziralean duela xuxen zortzi egun.

Bihotzeko min izigarri batek ereman du, zenbeit orenik barnean.

Oro harritu dire, berri hori entzutearekin.

Uste zuten alabainan orok, behingo gizon bazela Ferry.

Barne azkarra zuen... iduriz.

Gizon gordina zen oraino.

Hiruetan hogoi-ta-bat urte omen zituen.

Eta horra non den hila!.

Erran dugu hemen berean berrikitan zer gizon zen bertzenaz Ferry hori.

Egun ere badugu xedea xehekiago aipatzeko harek egin lan tzarretarik zenbeit.

Alta ez da, ez eder, ez laket, gizon bat etsai izanik ere, hil orduko, berehala hartaz gaizki mintzatzea.

Bainan zer egin dezakegu, baizik ere Frantzia guzia egun hautan, eskualde bat edo bertze, mintz-arazten duen gizon hortaz guk ere dakiguna egia den bezala erran? Hanbat gaixtoago harentzat, baldin ez badugu deus onik hartaz aipatzeko!.

Kalte handiak egin darozkigu;(...).